Kinpira Eko denda Villabonako denda makrobiotikoa da. Bertan, produktuak saltzeaz gain, terapiak, hitzaldiak eta hainbit ekintza antolatzen dira, besteak beste.
“Gorputza, burua eta izpiritua” kontzeptuak erabiltzen ditu bezeroak bere lan-arloa definitzerako orduan.
GAKO-IDEIA: Kolore ezberdinetako hiru hosto dira, erdialdean bat egiten dutenak. “Cuerpo, mente y espíritu” kontzeptuaren adierazgarri. Akuarelaren naturaltasuna eta goxotasuna erabilI ditugu irudia sortzeko. Logotiporako tipografia pertsonalizatua sortu da; letra larriz jarri dugu, gorputza izan dezan. “A” hitza ezberdin izateak bere ukitu pertsonala ematen dio logotipoari. “Eko denda”, aldiz, tipografia neutroago batean jarri dugu, letra xehez, KINPIRAri protagonismorik kendu ez diezaion.

Di-Da agentzian egindako lana da hau.