Urtero, Iurretako Juan Orobiogoitiako DBHko ikasleek Iurreta ezagutzeko unitate didaktikoa egiten dute. Auzoz auzo joaten dira leku bakoitzeko berezitasunak ezagutzera. Unitate honetan erabiltzen den materiala jaso, gehigarria sortu eta lagungarria izan daitekeen CD interaktiboa sortu dugu. Ikasleei eta Iurretako herritarrei banatu zitzaien CDa.