Egur arte tailerrak espazio berria estreinatu du eta eskaintza zabalarekin dator. Haur, gazte zein heldueentzat pintura, zeramika, marrazketa eta bestelako tailerrak emango ditu Elgoibarren. Espazio berriak irudi korporatibo bat eskatzen zuen eta horrela egin dugu.
Tailer askotako protagonista izango den pintzela ikur bilakatu eta kolore eta testura ezberdinetako fondoen gainean ondo funtzionatuko duen logotipoa sortu dugu. Ondoren, hainbat komunikazio euskarrietan aplikatu dugu irudia, kartel, gonbidapen, sare sozial eta errotulazioan besteak beste.