Arrasateko Emakume Txokoak hainbat urte daramatza dragoi eme ikur duela. Irudia gaurkotzearen beharra ikusi zuten, egungo errealitatera gerturatuko den irudi berrituagoa.
Emakumearen jabetzea da ardatza. Jabetze pertsonaletik kolektiborako jauzia egitea du helburu Emakume Txokoak. Horrela, besoak zabalik dituen emakumea kanporantz ateratzen da, more koloreko uhinek mugimendua eta eragitearen ideia adierazten dute.

Di-Da publizitate agentzian egindako lana.