Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

GIZARTE ZIENTZIAK ETA KOMUNIKAZIOA

Gizarte Zientziak eta Komunikazioan lizentziatu nintzen (2005. urtean) Donostiako Deustuko Unibertsitatean. Edozein kontestutan ondo komunikatzeak duen garrantziaz aritu ginen eta hau nola kudeatzen den ikasi genuen. Komunikazio planak egiten besteak beste.

DISEINU GRAFIKOA ETA MULTIMEDIA

Komunikazioan maila teorikoan ikasitakoa, modu praktiko eta sortzaileago baten egiteko gogoa nuen. Horrela, Bilboko Anallana Diseinu Eskolan “Diseinua eta multimedia” ikasketak egin nituen (2005-2007).

ILUSTRAZIOA

Publizitate agentzian diseinatzaile grafiko bezala lanean ari nintzela, espresio bide berriak esperimentatzeko gogoz, Ilustrazioko Goi Mailako Zikloa egin nuen Gasteizko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolan ADGE (2010-2012).

Ikastaroak

2016. Marrazioak VIII. …eta Errauskine bere errautsetatik berpiztu zen”. Cano eta Ignasi Blanchekin. Komikigunea (Donostia).
2015. Marrazioak VII. “Gauzen lezioak” Elena Odriozola eta Gustavo Puertakin. Komikigunea (Donostia).
2015. “Por la cara” tailerra Iratxe López de Munain eta Betania Zaraciasekin Chundaratan (Iruña).
2015. “Ejercicios de Estilo” tailerra Isidro Ferrerrekin BilbaoArten (Bilbo).
2014. Feministaldiko Fanzine kolektibo tailerra. Arrate Rodriguez eta Maite Caballerorekin. Tabakalera (Donostia).
2014. Marrazioak VI. “Aldare profanoak” Elena Odriozola eta Gustavo Puertakin. Arteleku (Donostia).
2014. Ilustratour.  “Mi vecino no es lo que parece” tailerra Arnal Ballesterrekin. Patio Herrario (Valladolid).
2013. El boceto como pieza final tailerra Noemi Villamuzarekin. Bilboarte (Bilbo).
2012. Laboratorio de ilustración Iratxe López de Munain eta Aitziber Akerretarekin. Nivel F (Iruña).

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.